Centro de recursos para la Sostenibilidad Urbana / Iraunkortasuna lortzeko bitartekoen Zentroa


Pl. Celestino Mª del Arenal, 3 Trasera, 48015 Bilbao (metro Sarriko) Tfno: 94 496 77 17
ingurubide@haizelan.com
HORARIO / ORDUTEGIA:
Lunes a jueves/ Astelehenetik ostegunera 9-14h 15 - 17h. Viernes / Ostirala 9-14h.
www.ingurubide.org

miércoles, 13 de agosto de 2014

28,4 millones de euros para apoyar proyectos de ahorro, eficiencia y energías renovables en 2014 / 28,4 milioi euro energiaren aurrezpen, eraginkortasun eta berriztagarri proiektuak sustatzeko 2014an

El programa incluye tres líneas de apoyo principales con diferentes presupuestos para cada una de ellas que se pondrán en marcha en dos periodos diferentes, el primero ya está en marcha y el segundo a principios de septiembre. Entre las diferentes líneas de apoyo previstas destaca, en primer lugar, el montante dirigido al ahorro y la eficiencia energética que asciende a 12,4 millones de euros, (la mayor de las dotaciones previstas en el conjunto de las ayudas), reflejo del impulso que se persigue dar a las medidas de ahorro en todos los sectores. Bajo esta línea de ayudas también se apoyará la renovación de equipos como las calderas de alta eficiencia y las instalaciones eléctricas, así como otros planes renove, y se apoyarán las medidas de mejora del sector transporte, principalmente en materia de puesta en marcha de programas de movilidad eficiente y adquisición de vehículos eléctricos o alimentados por energías alternativas a los derivados del petróleo.
En segundo lugar, la línea de apoyo a las instalaciones de energías renovables contará con un total de 3 millones de euros para la puesta en marcha instalaciones y, finalmente, el programa de implantación de proyectos mediante Empresas de Servicios Energéticos (ESES) en administraciones públicas -empresas que asumen las inversiones y ofrecen energía a un precio competitivo gracias a los ahorros energéticos que consiguen- que tendrá una dotación de hasta 1 millón de euros.

Fuente: EVE (Ente Vasco de la Energía)

Diru laguntzen programak hiru laguntza lerro nagusi ditu, horietako bakoitzak bere aurrekontua izanik. Programa horiek bi epealdi ezberdinetan jarriko dira martxan; lehena badago martxan, eta bigarrena, aldiz, irailaren hasieran. Programa horien artean, nabarmentzekoa da energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko programa, 12,4 milioi euroko aurrekontua duena, laguntza lerro guztien artean aurrekontu handiena duena, sektore orotan energia aurrezteko neurriei eta ekintzei eman nahi zaien garrantziaren seinale. Laguntza lerro horren barruan, ekipoen berritzea ere diruz lagunduko da, esaterako, eraginkortasun handiko galdarak eta instalazio elektrikoak; baita beste zenbait “renove plan” ere. Horrekin batera, garraio alorrean hobekuntzak egiteko proiektuak ere sustatuko dira, batez ere, mugikortasun eraginkorrari lotutako programak abian jartze aldera. Era berean, ibilgailu elektrikoak edo petrolioaren eratorrien energia alternatiboez elikatutako ibilgailuak erosteko diru laguntzak emango dira.
Bigarren laguntza lerroak, berriz, 3 milioi euroko aurrekontua du eta energia berriztagarrien alorreko instalazioak sustatzea du helburu; nagusiki, instalazio txikiak abian jartzeari zuzenduta dago. Azkenik, administrazio publikoetan energia zerbitzu enpresen (ESE) bidezko proiektuak gauzatzeari begirakoa dugu. Enpresa horiek bere gain hartzen dute egin beharreko inbertsioa eta energia prezio merkeagoan eskaintzen dute, lortzen duten energiaren aurrezpenari esker. Hirugarren laguntza lerro horrek milioi bat euroko aurrekontua du.

Iturria:EVE (Energiaren Euskal Erakundea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario