Centro de recursos para la Sostenibilidad Urbana / Iraunkortasuna lortzeko bitartekoen Zentroa


Pl. Celestino Mª del Arenal, 3 Trasera, 48015 Bilbao (metro Sarriko) Tfno: 94 496 77 17
ingurubide@haizelan.com
HORARIO / ORDUTEGIA:
Lunes a jueves/ Astelehenetik ostegunera 9-14h 15 - 17h. Viernes / Ostirala 9-14h.
www.ingurubide.org

miércoles, 5 de marzo de 2014

Convenio EVE-HAZI para fomentar el uso de biomasa forestal en el medio rural / EEE-HAZI hitzarmena basoko biomasaren erabilera sustatzeko landa ingurunean

El municipio alavés de Amurrio ha sido uno de los primeros en sumarse a un proyecto impulsado en junio de 2013 por EVE y HAZI, fundación vasca para el desarrollo del medio rural y marino, con el fin de favorecer el aprovechamiento y utilización de la biomasa forestal con fines energéticos en el ámbito rural.
En el marco de esta acción, Amurrio albergó el pasado 28 de febrero una reunión entre EVE, HAZI y los gestores municipales para avanzar en el diseño y puesta en marcha de un plan que permita al ayuntamiento dar una solución sostenible y provechosa para el municipio y sus ciudadanos en lo relativo al suministro energético de los diversos edificios de propiedad municipal. El proceso que se seguirá incluye la elaboración de los informes necesarios para el análisis y gestión del recurso forestal, así como estudios para conocer las necesidades energéticas del municipio, concretando las soluciones técnicas a adoptar y los mecanismos de financiación de las mismas.
El objetivo de este proyecto es llevar a cabo el acompañamiento y asesoramiento de los ayuntamientos del País Vasco que estén interesados en el desarrollo de proyectos energéticos que utilicen la biomasa como recurso, desde el análisis y extracción de este en su estado natural hasta la transformación del mismo en energía térmica en instalaciones diseñadas a tal efecto, siguiendo un plan y un modelo de explotación acorde a las necesidades de las instituciones locales, ajustándose a los mecanismos de financiación existentes y fondos procedentes de distintos orígenes.
Este proyecto está incluido dentro del proyecto internacional Coopenergy, en el que participa el EVE, que está financiado con fondos europeos de tres años de duración (dentro del programa Intelligent Energy Europe) con el objetivo de ayudar a las autoridades públicas locales y regionales a desarrollar planes de acción conjunta y acuerdos de gobernanza multinivel.
Fuente: EVE
2013ko ekainean, EEEk eta landa zein itsas inguruneak sustatzeko HAZI euskal fundazioak abiarazitako proiektuarekin bat egin du Arabako Amurriko Udalak, landa eremuan basoko biomasa energia helburuekin aprobetxamendua bultzatzeko xedez.
Proiektua aurrera eramateko asmoz, Amurrion bildu ziren otsailaren 28an EEE, HAZI eta udaleko ordezkariak. Hala, planaren diseinuaz eta hezurmamitzeko bideez aritu ziren, udal jabetzakoak diren zenbait eraikinen energia hornidura biomasa izan dadin, udalerriarentzako eta bertako herritarrentzako irtenbide iraunkor eta probetxugarria izango litzatekeena. Proiektua bideratzeko prozesuari dagokionez, lehenik eta behin, baso baliabidea aztertu eta kudeatzeko beharrezkoak diren txostenak egingo dira. Horrekin batera, udalerriaren energia premiak ezagutzeko azterlanak egiteari ekingo diote, eta konponbide teknikoak zehazteaz gain, horiek gauzatzeko finantzazio moduak ere aztertuko dituzte.
Proiektuaren helburua hauxe da: baliabide gisa biomasa erabiltzen duten energia proiektuak garatzeko interesatuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko udalei aholkularitza eta laguntza ematea, baliabidea egoera naturalean atera eta azterketa egiten hasten denetik energia termiko bihurtu arte, horretarako propio diseinatutako instalazioetan; betiere, udalerrien beharretara egokituko den ustiapen plan eta eredu bati jarraiki, gaur egun eskuragarri eta zenbait jatorritatik eskura daitezkeen funtsak eta finantza bideez baliatuta.
Hain zuzen ere, proiektua Coopenergy izeneko nazioarteko egitasmoaren barruan dago. Hiru urteko iraupena duen eta Europako funtsek finantzatutako egitasmo horretan (Europarentzako Energia Adimenduna deritzon programaren barnean) EEE ari da parte hartzen, eta haren helburua da toki eta erkidegoetako agintari publikoei ekintza plan bateratuak eta maila ezberdineko gobernantza akordioak garatzen laguntzea.
Iturria: EEE


No hay comentarios:

Publicar un comentario