Centro de recursos para la Sostenibilidad Urbana / Iraunkortasuna lortzeko bitartekoen Zentroa


Pl. Celestino Mª del Arenal, 3 Trasera, 48015 Bilbao (metro Sarriko) Tfno: 94 496 77 17
ingurubide@haizelan.com
HORARIO / ORDUTEGIA:
Lunes a jueves/ Astelehenetik ostegunera 9-14h 15 - 17h. Viernes / Ostirala 9-14h.
www.ingurubide.org

viernes, 6 de septiembre de 2013

SUBVENCIONES MEJORA AMBIENTAL PIMES 2013 / ETEntzako INGURUMEN HOBEKUNTZA DIRU-LAGUNTZAK 2013

Subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente 2013. Convocatoria abierta hasta el 2 de Octubre.

Objeto:
Convocatoria de subvenciones a las que las empresas y asociaciones de empresas que vayan a realizar inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, incluidas en alguna de las siguientes líneas:
Procedimiento ordinario:
a) Ayudas para financiar inversiones encaminadas a alcanzar un nivel de protección del medio ambiente que permita a la empresa beneficiaria superar las normas que le sean de aplicación o mejorar la protección del medio ambiente en ausencia de normas aplicables.
b) Ayudas para realizar estudios ambientales directamente vinculados a las inversiones destinadas a superar las normas de protección medioambiental vigentes, que superen los veinte mil (20.000) euros.
c) Ayudas para financiar inversiones para la gestión de residuos generados por tercerosempleando «tecnología punta» o utilizando tecnologías convencionales de forma innovadora
d) Ayudas para el saneamiento de solares contaminados, cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación o no se le pueda obligar a correr con el coste.
Procedimiento simplificado:
a) Ayudas para realizar estudios de viabilidad técnico ambiental previos a inversiones destinadas a superar las normas de protección medioambiental vigentes que no alcancen los veinte mil (20.000) euros.
b) Ayudas a las PYMEs para financiar los costes externos derivados de servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental. En la presente convocatoria únicamente se subvencionarán las siguientes sublíneas:
b.1.- Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS).
b.2.- Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14.006, ecoetiquetas (tipo I o tipo III) o huella de carbono.

Dotación presupuestaria:
1.300.000€

Fuente: www.euskadi.net
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak. 2013ko deialdia zabalik dago Urriaren 2rarte.

Xedea:
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak, enpresa eta enpresa-elkarteentzat. Honako lerro hauek diruz lagunduko dira aurten:
Prozedura arruntan:
a) Enpresa onuradunari aplikatzekoak diren arauak gainditzen dituen mailako ingurumen-babesa lortzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, aplikatzeko araurik egon ezean, ingurumenaren babesa hobetzekoak diren laguntzak.
b) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumen-ikerketak egiteko laguntzak, hogei mila (20.000) euro baino gehiagoko ikerketak badira.
c) Hirugarrenek sortutako hondakinak «puntako teknologia» erabiliz edo ohiko teknologiak modu berritzailean baliatuz kudeatzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.
d) Orube kutsatuak saneatzeko laguntzak, ez dagoenean jakiterik zein den kutsaduraren erantzulea edo ez dagoenean horren kostua ordaintzera behartzerik.
Prozedura erraztuan:
a) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioak egin aurretik teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarritasun-azterketak egiteko laguntzak, hogei mila (20.000) eurotik beherako ikerketak badira.
b) Ingurumenaren alorreko kanpo aholkularitzako zerbitzuen kanpoko kostuak finantzatzeko ETEentzako laguntzak. Deialdi honetan, hurrengo azpilerroak soilik lagundu ahal izango dira diruz:
b.1.- EMAS Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak.
b.2.- UNE-EN ISO 14.006 Ekodiseinuko Arauaren, I motako edo III motako ekoetiketen edo karbono-lorratzaren ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzeko laguntzak.

Diru kopurua:
1.300.000€

Iturria: www.euskadi.net




No hay comentarios:

Publicar un comentario