Centro de recursos para la Sostenibilidad Urbana / Iraunkortasuna lortzeko bitartekoen Zentroa


Pl. Celestino Mª del Arenal, 3 Trasera, 48015 Bilbao (metro Sarriko) Tfno: 94 496 77 17
ingurubide@haizelan.com
HORARIO / ORDUTEGIA:
Lunes a jueves/ Astelehenetik ostegunera 9-14h 15 - 17h. Viernes / Ostirala 9-14h.
www.ingurubide.org

jueves, 18 de octubre de 2012

IHOBEtik heldu zaigu... / desde IHOBE nos llega...

Dibulgazioko eta trebakuntzako ziklo honetan informazio-jardunaldi bat eta aplikatzeko bi tailer daude.
Ihobe sozietate publikoak, ASCOBI, ASCONGI eta UNECA eraikuntza-enpresen elkarteekin elkarlanean, trebakuntzako eta informazioko ziklo bat antolatu du 112/2012 dekretuaren arau-esparru berria Euskadin ezagutarazteko eta aplikatzen laguntzeko (dekretu horren bidez eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dira). Ziklo hori urriaren 29tik azaroaren 14ra bitartean egingo da Euskadiko hiru hiriburuetan.
Informazio-jardunaldian dekretu berria argitaratu ondoren agertu diren betebehar eta aukera berriak azalduko dituzte, bai eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (EEH) hazkundearen ondoriozko agregatuen erabilerak arautuko dituen hurrengo agindu teknikoa ere. Jardunaldi hori urriaren 29an, 30ean eta 31n izango da, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.
Tailerretan EEHak zuzen eta ahalik eta eraginkortasun handienaz kudeatzeko funtsezko bi kontu landuko dituzte.Lehenengo tailerrak Hondakinak kudeatzeko planak eta hondakinak obran kudeatzeko jardunbide egokiak: eraikuntza errentagarria, garbiagoa eta seguragoa izango ditu aztergai; azaroaren 5ean, 6an eta 7an egingo
da Bilbon, Donostian eta Gasteizen
, hurrenez hurren.
Bigarren tailerrak EEHetatik datozen materialak: haien aztarna ekologikoa hobetzeko aukerak izango ditu aztergai; hurrengo astean izango da –azaroaren
12an, 13an eta 14an
– Euskadiko hiriburuetan.
Gainera, saio horietan, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programak arau-esparru berri hau azkarrago eta sendoago abiarazteko interes-taldeen esku jartzen dituen tresnak eta zerbitzuak ere aurkeztuko dituzte.
Doakoa da jardunaldian eta tailerretan izena ematea; saio guztietan eman behar da izena, eta Ihoberen webaren bidez dago horretarako aukera, besteak beste.

Este ciclo de divulgación y formación consta de una jornada informativa y dos talleres aplicativos.
Con el objetivo de dar a conocer y facilitar la aplicac ión en el País Vasco del nuevo marco normativo del Decreto 112/2012 por el que se regula la producción y gestión de los residuos de construcción y demolición, la Sociedad Pública Ihobe, en colaboración con las asociaciones de empresas de la construcción, ASCOBI, ASCONGI, y UNECA, organiza un ciclo formativo e informativo que se celebrará del 29 de octubre al 14 de noviembre en las tres capitales vascas.
La jornada informativa, que tendrá lugar los días 29, 30 y 31 de octubre en Bilbao, Donostia-San Sebastián y Vitoria-Gasteiz respectivamente, describirá las obligaciones y oportunidades que se abren tras la publicación del nuevo Decreto, así como de la próxima Orden Técnica que regulará los usos de los áridos procedentes del aumento de residuos de construcción y demolición (RCDs).
Los talleres abordarán dos cuestiones claves para la correcta gestión de RCDs y para que ésta se realice con la máxima eficiencia posible.
El primer taller abordará los Planes de gestión deresiduos y buenas prácticas degestión en obra:construcciónrentable,más limpia ymás segura, y se celebrará los días 5, 6 y 7 de noviembre en Bilbao, Donostia-San Sebastián y Vitoria-Gasteiz, respectivamente.
El segundo taller, que se celebrará la semana siguiente, 12, 13 y 14 de noviembre en las capitales vascas, tratará sobre Materiales procedentes deRCDs: oportunidades paramejorar suhuellaecológica.
Además, a lo largo de las sesiones se presentarán las herramientas y servicios que el Programa Ecoeficiencia en laEmpresa Vascapone a disposición de los grupos de interés de cara a agilizar y afianzar la puesta en marcha de este nuevo marco normativo.
La inscripción a la jornada y a los talleres es gratuita, se realizará de forma independiente, por jornada o taller y ubicación, y puede hacerse a través de la web de Ihobe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario